BODYBOARD

 Bodyboard


Bodyboarda izeneko ohola baten gainean olatu hautsigabeen gainean irristatzean datzan kirola da. Bodyboarding ohola 1,4 metro inguru luze da, surfeko ohola baino laburragoak eta apar sintetikoz eginak. Paipoak, berriz, zurezkoak dira.

Tom Morey izan zen bodyboard taula bat probatu zuen lehena; bere surf taula erditik apurtu zenean, flotatzen zuen zatia hartu eta honen gainean itsasertzera ailegatu zen, Hawaiien. Geroago, 90. hamarkadan, kirol honen beste iraultza bat gertatu zen. Gilerme Tamhela, Michael Eppelstun edo Ben Holland bezalako bodyboardlariek, akrobazia eta maniobra garatuak, kota erradikaletara eraman zituzten. Eta maniobra berriak garatzera ausartu ziren.

Gaur egun, bodyboardaren panorama mundiala, Mike Stewart (kirol honen aurrendaria, oraindik elitean dagoena), Jeff Hubard (bodyboardaren iraultzailea, aireko maniobrak egiteko erraztasuna dela eta), Spencer Skipper (Mike Stewarten ondorengo bezala ezaguna da bere estiloarengatik) eta Gillherme Tamega (oso erradikala da) bezalako izenek menperatzen dute.



Comentarios