SURF

 Surf-a:

Surfa ohol baten gainean zutik mantenduz olatuen gainean irristatzean datzan kirola da. Hawaii uharteetan sortu zen eta hortik Estatu Batuetara zabaldu zen. XX. mendearen erdialdean zabaldu zen mundu osora.

Biarritzetik Euskal Herrira osora zabaldu zen. Peter Vierter izan zen Euskal Herriko kostak surf egiten lehena, zurezko ohol baten gainean. Handik aurrera, gazteak ekintza hori imitatzen hasi ziren.

Duela 500 urte baino gehiagotik ezagutzen da surfa Polinesiako uharteetan. James Cook esploratzaile ingelesa 1778an iritsi zen Hawaiira, Non Bodysurfing (kirol honen antzekoa baina taularik gabea) eta Bodyboard ezagutu zituen.

Bestalde, Peru iparraldean, bertako biztanleek ebidentziak utzi zituzten bertan surfa praktikatzen zena. Huaca direlako Inken Zeramikazko ontzietan, argi eta garbi ageri da gizon bat, olatuen gainean irristatzen ari den egur zati baten antzeko zerbaiten gainean . Zeramikazko ontzi horiek, kirol honen jatorria Hego Amerikan kokatzen dute, baina, mende batzuk geroago, polinesiarrak izan ziren surfarekiko zaletasuna Hawaiira eraman zutenak.

Handik denbora batera, bertako kulturak zapalduak izan ziren eta surfak gainbehera izan zuen. XXmendean surfa suspertu egin zen, eta Hawaiira turista eta militar estatubatuarrak etortzean eta Duke Kahanamoku Hawaiiar olinpikoaren ospearekin, surfa Kalifornia eta Australiako kostaldean zabaltzen hasi zen, ondoren beste herrialde batzuetara hedatuz.

Comentarios