BELA NAUTIKOA

 Bela Nautikoa


Itsas kirol hau Herbereetan sortu zen XVII. mendean eta Inglaterrako Karlos II.ak lehiaketa kirol bihurtu zuen bere herrialdean, Herbeheretatik itzuli zenean. Jasota dagoen lehenengo estropada Tamesis ibaian izan zen, Greenwich eta Gravesend-en artean. Karlos bigarrenaren eta York-eko dukea zen bere anaiaren itsasontziak lehiatu ziren.

Oihartzun handia izan zuen Estatu Batuetan. Ondorioz, 1851an New Yorkeko yate klubak Amerika izeneko goleta bat bidali zuen “Queen’s cup” txapelketan britaniar ontzien aurka lehiatzeko. Ontzi honek beste 14 parte hartzaileak menderatu eta kopa eraman zuen etxera. Hala sortu zen kirol honetako txapelketa zaharrena, Amerikako kopa.

Motorraren sorrerarekin batera, belak garrantzia galdu zuen garraiobide bezala eta kirol eta jolas gisa areagotu zen bere erabilera.



Comentarios